XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta bat batean zenbait lagun, kartzelan berritan,
Huescan (hara suertatu zitzaidan niri) lehendabiziko zortzi hilabeteetan ez genuen arazorik izan, ez ziguten interbentzioa ezarri eta egun batetik bestera jasotzen genituen karta guztiak. Zuzendariz aldatu zutenean ordea, egoera zeharo aldatu zen.
Zuzendariaren lehendabiziko egitekoa, interbentzioa ezartzea izan zen
Bere gain hartu kartak irakurtzeko ardura eta berehalaxe hasi zitzaigun txantaia egiten. Egia esan, gogoak halaxe ematen zionean entregatzen zizkigun kartak, bi hilabete nola zortzi hilabeteko atzerapenez.
Euskaraz idatzitako kartena okerrago zen oraindik.
Hauek lehendabizi Madrilera igortzen zituen eta handik bueltan, nahi izaten zuen denboraz erretenitu eta gero entregatzen zizkigun.
Zuzendari honen maltzurkeriaz jabetzeko, Huescatik atera gintuztenean gertatutakoa aipatzea besterik ez dago.
Guardia zibilen autobusean igotzeko zain geundela etorri eta hilabeteetan erretenitu zizkigun karta guztiak entregatu zizkigun. Azkeneko segundurarte ez zizkigun eman hainbestetan erreklamatu genituen kartak.
Huescatik Kordobara iritsi eta lehendabiziko egunean interbentzioa ezarri ziguten.
Hango errejimena xamurragoa bazen ere, gutun guztiak berandu iristen ziren, baita egunkariak ere.
Itzuli beharra zegoela eta, euskarazko kartak Madrila igortzen zituzten eta guri entregatzeko 15 eguneko epea bazuten ere, 2 hilabeteko atzerapenaz ematen zizkiguten oro har. Etxekoek eta lagunek ere atzerapen berberaz jasotzen zituzten.
Ia 18 urtez komunikazioak interbenituta eduki ondoren (Huescako lehendabiziko 8 hilabeteetan salbu), berriro euskalerriratu, Martutenera ekarri nindutenean
Hego Euskal Herriko lau kartzeletan gaur egun ere, ez dute inolako oztoporik euskaraz idazteko edota bisitetan eta telefonoz euskaraz egiteko. Beste arazo batzuk izan badituzte
Goian aipatu dugun bezala, Hego Euskal Herriko lau kartzeletan komunikazioak interbenitu gabe dauzkate eta beraz, gutunetan, bisitetan, telefono deietan eta nonahi, euskara mugarik gabe erabil dezakete.